Alaia Rodriguez Elorriaga gernikarrak aurkeztutako diseinuak jarriko dio irudia aurtengo Arrain azokari.
Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko kidez osatuta egon da. Irabazlea aukeratzeko orduan hokao hauek izan dituzte kontuan: diseinua, Bermeorekin duen lotura eta kartelaren leloak, -‘
Ireki zazu bizitazuna, jan zazu osasuna’- aurtengo helburua oso ondo islatzen duela.
600 euroko saria jasoko du maiatzaren 20an egingo duten Hegaluze Sariko ekitaldian.
Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, 12 lan aurkeztu dituzte aurten kartel lehiaketara, “estilo ezberdinetakoak baina denak maila oso onarekin”.