Herri hizkera jolasean hobetu
'Herrizki' izeneko aplikazioa erabilgarri da. Artez Euskara Zerbitzuak garatu duren tresna horrek herri hizkera ezagutzera ematea du hellburu. Erabiltzaileek bost jolas dituzte aukeran.Jolasean ere ikasi daiteke, eta jolasean ere euskara landu daiteke....
‘Herrizki’ izeneko aplikazioa erabilgarri da. Artez Euskara Zerbitzuak garatu duren tresna horrek herri hizkera ezagutzera ematea du hellburu. Erabiltzaileek bost jolas dituzte aukeran.
Jolasean ere ikasi daiteke, eta jolasean ere euskara landu daiteke. Tokiko euskara lantzeko proposamena dakar Artez Euskara Zerbitzuak, Herrizki izeneko aplikazioaren bitartez. Busturialdeko eta Gernika-Lumoko herri hizkera lantzea du helburu, eta dagoeneko erabilgarri dago. Mugikorrean zein ordenagailuan (www.herrizki.eus), aplikazioa euskarri ezberdinetan erabil daiteke.Artez euskara zerbitzuko Eider Iturricastillok jakinarazi duenez, dagoeneko ehun erabiltzaile inguru ditu aplikazioak; hala ere, milatik gorako marka hautsi gurako luketela aitortu du. Gernika-Lumokoa, Busturialdekoa edota eskualdearekin zerikusia duenak, herri hizkera landu nahi duen edonorentzat aplikazioa interesgarri izan daitekeela azaldu du: «Erregistratu egin behar da lehenbizi, eta, ostean, aplikazioaren barruan bost joko aurkituko ditu erabiltzaileak».
Berritasunak
Lehenengo bi jokoekin esaera zaharrak landuko dituzte erabiltzaileek, hirugarrenarekin irudi baten erreferentziarekin, letrak ordenatu eta irudiaren izena asmatu beharko da; laugarrena urkatuaren jokoa izango da, eta bost saiakera izango ditu erabiltzaileak jokoak ematen dion berba asmatzko. Azken jokoarekin, hiru aukeren artean, herriko baserrien izenak asmatu beharko da, toponimia landuz horrela. «Azken joko horretan, erantzuna eman ostean baserriaren izenari buruzko azalpena agertuko da», zehaztu du Eider Iturricastillok.
Aplikazioa asmatu zutenetik galdera berberak izan dituzte jokoek. Hala ere, datozen egunetan berrizten joango direla esan du Artezeko teknikariak. «Galdera berriak sartuko ditugu jokoetan, eta horiek bi astean behin berritzen joatea da asmoa, aplikazioa dinamikoagoa izan dadin».
Horrez gain, taldekako lehiaketak antolatzeko asmoa agetu dute aplikazioaren bultzatzaileek.