Herrizki izeneko
aplikazioa sortu du Artez euskara zerbitzuak. Busturialdeko eta Gernika-Lumoko
herri hizkera lantzea du helburu, eta dagoeneko erabilgarri dago. Mugikorrean zein ordenagailuan, aplikazioa euskarri ezberdinetan erabil daiteke.
Ordenagailuan ere joals daiteke
Artez euskara zerbitzuko Eider Iturricastillok jakinarazi duenez, dagoeneko ehun erabiltzaile inguru ditu aplikazioak; hala ere, milatik gorako marka hautsi gurako luketela aitortu du. Gernika-Lumokoa, Busturialdekoa edota eskualdearekin zerikusia duenak, herri hizkera landu nahi duen edonorentzat aplikazioa interesgarri izan daitekeela azaldu du: “Erregistratu egin behar da lehenbizi, eta, ostean,
aplikazioaren barruan bost joko aurkituko ditu erabiltzaileak”.
Lehenengo bi jokoekin esaera zaharrak landuko dituzte erabiltzaileek, hirugarrenarekin irudi baten erreferentziarekin, letrak ordenatu eta irudiaren izena asmatu beharko da; laugarrena urkatuaren jokoa izango da, eta bost saiakera izango ditu erabiltzaileak jokoak ematen dion berba asmatzko. Azken jokoarekin, hiru aukeren artean, herriko baserrien izenak asmatu beharko da, toponimia landuz horrela. “Azken joko horretan, erantzuna eman ostean baserriaren izenari buruzko azalpena agertuko da”, zehaztu du Iturricastillok.
Hobekuntzak
Aplikazioa asmatu zutenetik galdera berberak izan dituzte jokoek. Hala ere, datozen egunetan berrizten joango direla esan du Artezeko teknikariak. “
Galdera berriak sartuko ditugu jokoetan, eta horiek bi astean behin berritzen joatea da asmoa, aplikazioa dinamikoagoa izan dadin”. Horrez gain,
taldekako lehiaketak antolatzeko asmoa agetu dute aplikazioaren bultzatzaileek.
Bost jokoetan ez ezik,
asteko erronkan parte hartzeko aukera ere ematen du aplikazioak; sailkapenerako puntuazioa gehituz horrela. Aplikazioan zein webgunean (
www.herrizki.eus) ikus dezake jokalari bakoitzak zenbat puntu dituen, eta zenbaitzun artean lehiaakortasuna nabari dela esan du Iturricastillok.