Eibarko IK4-Tekniker konpainiako patronatura batu da Ajangizko Arabieta industriagunean egoitza duen Maier Technology Center (MTC). Pauso hori eman orduko, iazko urrian laguntzaile gisa batzu zitzaion MTC IK4-Teknikerri, eta azken horrek abenduaren 16an egindako batzarrean berretsi zuten patrono berria hartzeko erabakia, urteetako lankidetza indartuz.
Maier Technology Centre
Akordioari esker, zentro biek partekatu ahal izango dituzte euren estrategia teknologikoak. Horrez gain, planifikatutako garapen teknologikorako programak zehaztu ahal izango dituzte, garatzen dituen produktuen alorrean daukan lidergoa indartzen lagunduz MTCri. Bestetik, biek hartutako konpromisoaren bitartez, IK4-Teknikerren enpresa laguntzaileen irabazien programara batu ahalko da MTC.
Automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzailea den Maier Taldearen zentro teknologikoa da MTC. 1995ean sortu zuten, plastikoen sektorean erreferente izateko helburuarekin. Gaur egun automobilgintza sektoreko enpresentzat egiten du lan.