
Busturialdeko I. Enpresa ideia lehiaketako sari banaketa ekitaldia
Hain zuzen ere, benduaren 16tik 18ra egingo dute. Honakoak lortu gura dituzte Ekintzailetza Astearen bitartez: ekintzailetza kultura hedatzea, eskualdeko ekonomia sustatzea eta gure eskualdeko aberastasuna eta lana bultzatzea.
Hala, abenduaren 16an, eguaztenean, emango diote hasiera asteari Busturialdeko Enplegu Zerbitzuei buruzko informazio berbaldi batzuekin. Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Eguenean, aldiz, Gernika-Lumoko Astran batuko dira, 18:00etan. Horretan, Busturialdeko gazte ekintzaileen mahai-ingurua egingo dute. Tribispe Baserriak, AKA Garagardoak, Nanike Baserriak eta Ganbara Hostel Bilbaok parte hartuko dute, eta euren esperientziak azalduko dituzte.
Barikuan, abenduaren 18an, Ekintzailetza Asteari amaiera emateko, Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa egingo dute Gernikako Elai-Alai aretoan, 13:00etan. Guztira, 15 enpresa ideia edo enpresa aurkeztu dira bigarren edizino honetara. Iaz, 24 enpresa eta enpresa ideia aurkertu zituzten. Jon Ander Musatadi Larruzearen Ekintzaileentzako Ikaskuntza Bidaiak enpresa ideia izan zen Busturialdeko I. enpresa ideia lehiaketako onena epaimahaiaren arabera. Dalata.net eta Longane-Urdaibai S.L izan ziren, berriz, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.