Berbalagunekoak gailetak egiten beste ikastaro batean
Hain zuzen ere, abenduaren 17an egingo dute tailerra. Iñigo Urrestiren azalpenen bidez, ikasiko dute parte hartzaileek txokolatezko gozokiak egiten. Bi orduko tailerra izango dela azaldu dute antolatzaileek; 18:00etatik 20:00etara, eta Gizarte eta Kultura Etxean batuko dira horretarako.
Hala ere, tailer horretan parte hartu gura duten horiek, ezinbestekoa izango dute aurretiaz izena ematea. Horretarako, bi modu daude: 607- 60 95 80 telefono zenbakira deituta edota
bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Izena emateko azken eguna abenduaren 10a, eguena, izango da.
Berbalaguneko arduradunek jakinarazi dutenez, 10 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute tailerrean.
Txokolatezko gozokiak egiteko beharrezkoak diren elikagaiak erosi ahal izateko, parte hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.
Tailerra amaitu ostean, opor aurreko topaketa egingo dute. Bermeoko Kafe Antzokian batuko dira 20:30ean. Opor egun batzuen ostean, taldeak urtarrilaren 11n hasiko dira berriro ere batzen.