Urtero legez, talde argazkia atera zuten
Ohikoa duen legez, azaroaren azken asteburuan ospatu du Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak bere eguna, eta, 50. urteurrenarekin bat eginez, berezia izan da aurtengoa. Dantzari ohi askok bat egin dute egunarekin, eta belaunaldi ezberdinak batu dira mahaiaren bueltan. 12:30ean Elai-Alai plazan aurreskua egin ostean, aurresku mistoa ikusteko batu ziren herritarrak Merurio iturriaren bueltan.
Ostean, Astran bazkalu zuten elkarrekin. Erromeriarekin dantza egiteko aukera ere izan zuten bertan. Aurten, gainera, Busturialdeko beste dantza taldeetako ordezkariak ere izan dituzte gonbidatu Elai-Alai egunean. Dantza taldeko kideak pozik dira, eta egunaren balorazio ona egin dute.
Eguneko argazkiak galerian daude ikusgai: