Auzo elkarteak ekarpenak egin dizkio Lurgorriko proiektuari
Bost puntu jasotzen dituen idatzia aurkeztu dute udaletxean. Parte hartzearen alde auzo talde batek hasitako sinadura bilketarekin bat egin duteLurgorri auzo-kultur elkarteak ere bat egin du auzotar talde batek parte hartze prozesua eskatzeko hasitako ...
Bost puntu jasotzen dituen idatzia aurkeztu dute udaletxean. Parte hartzearen alde auzo talde batek hasitako sinadura bilketarekin bat egin dute
Lurgorri auzo-kultur elkarteak ere bat egin du auzotar talde batek parte hartze prozesua eskatzeko hasitako sinadura bilketarekin. Hala, gaur arratsaldean, martitzena, atariz atari ibiliko direla jakitera eman dute elkarteko kideek, auzokoen artean sinadurak batzen.Era berean, Gernika-Lumoko Udalak Lurgorrirako aurkeztu zuen proiektuari ekarpenak egin dizkio auzo-kultur elkarteak, eta Gernika-Lumoko udaletxean aurkeztu. Hain zuzen, bost puntuko idazkia da Lurgorriko bizilagunek udaletxera eraman dutena, udal arduradunek kontuan har dezaten.
Lehenengo puntuan, parte hartze prozesu bat irekitzeko eskatu diote udalari, Lurgorri auzoan bizi direnen beharrizanei erantzun egokia emateko. Hori posible egiteko, gainera, proiektua atzeratzeko eskatu diote udalari.
Bigarrenik, auzoak aterpe baten beharra duela adierazi dute; hala, erabilera anitzekoa eta adin guztietako bizilagunak hartzeko modukoa izango den aterpea eskatu dute.
Gastu garestiak saihestu
Hirugarren puntuan zelai berdeak babesteko eskatu du Lurgorri auzo-kultur elkarteak. Laugarrenik, espazio libreak uzteko ere eskatu dute, auzoan bizitzeko eta bertan egin daitezkeen ekintzetarako (Gabonak, auzoko jaiak, San Juan eguna…).
Bosgarren eta azken puntuan, mantenu asko eta garestiak diren gastuak saihesteko eskatu diote Lurgorriko auzo elkarteko kideek udalari.