12 kilometroko mendi irteera antolatu du biharko Berbalagunek
Gernika-Lumoko Berbalagun egitasmoak mendi irteera antolatu du biharko. Jakinarazi dutenez, 12 kilometroko ibilbidea egingo dute.Biharkoan egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Natxitua, Angelitxu, Ea, Bedarona, Ogella eta Ispaster. Autobusean egin...
Biharkoan egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Natxitua, Angelitxu, Ea, Bedarona, Ogella eta Ispaster. Autobusean egingo dute joan-etorria, eta bost euro ordaindu beharko direla azaldu dute. 09:00etan jarri dute hitzordua, bihar, autobus geltokian.
Mendi irteerara joan gura duten horiek AEKn edo udal euskaltegian eman beharko dute izena. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «euskaraz, lagun artean eta ingurutik ibiltzeko aukera bikaina dago».