Lurgorrin ia 16.000 metro koadro egokitzeko asmoa du udalak
Adituek egindako proiektua aurkeztu du Jose Mari Gorroño alkateak. Lanotarako 680.000 euroko aurrekontua izango dute. Herritarrek ekarpenak egin ditzaketeLurgorriko hainbat gune egokitzeko proiektua aurkeztu du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño...
Adituek egindako proiektua aurkeztu du Jose Mari Gorroño alkateak. Lanotarako 680.000 euroko aurrekontua izango dute. Herritarrek ekarpenak egin ditzakete
Lurgorriko hainbat gune egokitzeko proiektua aurkeztu du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Komunikabideekin egindako bileran azadu duenez, 15.875 metro koadro egokituko ditu udalak ingurune horretan. Eskolarako eta ermitarako irisgarritasuna hobetzea proposatzen du proiektuak, baita lurzorua aldatzea ere.Ermita aurreko orubean umeentzako gunea egokitzeko proposamena jaso du udalak, jolas gunearekin, gurasoentzako jesarlekuekin eta umeek jolasteko ur txorrotak botatzen dituen iturriarekin. Era berean, eskola inguruan asteden-gune bat egokitzeko asmoa agertu du udalak. Berdeguneak egokitzea oeta espazioak berreskuratzea proposatzen du proiketuak, eta horrekin batera, ureztapena eta argiztapena hobetzeko lanak ere egin nahi ditu udalak.
Ekarpenak
Proiektuari ekarpenak egiteko epea ere emango du udalak; 10-12 egunekoa, alkateak azaldu duenez. Lurgorriko inguru hori egokitzeko 680.000 euroko aurrekoantua du udalak.
Etorkizunean, gainera, eskolak eta ermita ondoko eraikina egokitzeko asmoa azaldu du alkateak. Hezkuntzari Lurgorriko eraikinaren desafekzioa eskatuko lioketela esan du, umeentzako gune bat atontzeko.
Ermita ondoko eraikina, bestalde, udal jabetzakoa dela zehaztu du. Bertan, nagusien erabilerarako gunea egokitu daitekeela zehaztu du.