Umetatik, guri, familixan, ideia eta formetan «pertsonak beste guztiaren gainetik» daudela esan eta erakutsi zigutenetik, oraingoan zuei ere berdina transmititzen saiatzen ari gara. Pertsona ezberdinek eta ideia kontrajarriek, bakoitzak bere lekua izan behar dutela, bizitza oso plurala delako, eta gainera bide batez, hortan sinisten dugulako.
Eta berriro herrian denok berdin pentsatu edo/eta jokatzen ez badugu, besteen errespetua galtzen dugu? Norberaren eta talde bateko partaide izatearen duintasunarekin, beste zerbait proposatzea eta aurrera eramateko ahaleginetan «arrain handiak arrain txikia jaten du» esamoldearekin bat egiten ez dugulako, eta etorkizuneko gizarte justuago batekin amesten dugulako…
Politika askatu!
Mesedez, zuen iritziekin pentsatzen eta bizitzen ausartu zaitezte!
- Idoia Arrillaga Agirre. Mutriku.