0-16 urte bitarteko umeen familientzako laguntzak egongo dira
MENDEXA // 0-16 urte bitarteko ume eta gaztetxoak dituzten familiei diru laguntza emango die Mendexako Udalak. Ume bakoitzeko 100 euroko diru laguntza ematea erabaki du. Hain zuzen ere, interesa dutenek ordainketa-eskaerak hilaren 18ra bitartean aurkez...
MENDEXA // 0-16 urte bitarteko ume eta gaztetxoak dituzten familiei diru laguntza emango die Mendexako Udalak. Ume bakoitzeko 100 euroko diru laguntza ematea erabaki du. Hain zuzen ere, interesa dutenek ordainketa-eskaerak hilaren 18ra bitartean aurkeztu ditzakete udaletxeko idazkaritzan. Horretarako, eskaera orria udalaren webgunean dago eskuragarri: www.mendexa.net. Laguntzen bitartez, ikasturte garaian seme-alabek dituzten beharrizanei erantzuten lagundu nahi du udalak. Hau da, ikastetxeko materialak, arropak eta antzeko beharrizanak ordaintzen laguntzeko helburuz hartu du erabakia.