Aurrekontuak parte hartzerik barik egin izana salatu du EH Bilduk
Parte hartzerako partida desagertu egin dela salatu du, besteak beste. Lurgorriko bizilagunen eskaerei erantzuteko eskatu dio EH Bilduk udal gobernuariUdal aurrekontuak egiteko prozesurik ez dela eman kritikatu du EH Bilduk, eta udal gobernuak diseinat...
Parte hartzerako partida desagertu egin dela salatu du, besteak beste. Lurgorriko bizilagunen eskaerei erantzuteko eskatu dio EH Bilduk udal gobernuari
Udal aurrekontuak egiteko prozesurik ez dela eman kritikatu du EH Bilduk, eta udal gobernuak diseinatu duen aurrekontuari kritikak egin dizkio. Dioenez, «ez da inolako ahaleginik egin herritarren parte hartzea bilatzeko». Gobernuan dagoen alderdiaren programak parte hartze eta gardentasun printzipioak jaso zituela gogoratu du EH Bilduk, «baina gero ez dituzte gauzatu; izan ere, parte hartzerako partida desagertu egin da».Udal gobernuak abuztuaren 11n aurkeztu zizkion aurrekontuak oposizioari, eta jaietako bezperan egin zuten Ogasun Batzordea, azaldu dutenez. Hala ere, salatu du osteko batzordeetan ere ez dutela aurrekontuak jaso dituen proiektuekiko inolako azalpenik eman, ezta koalizioaren proposamenak argudiatzeko aukerarik ere.
Eskaerak
Bestalde, Euzko Abertzaleak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak sortutako udal gobernuaren zenbait jarduera ere salatu ditu oposizioak. «Inolako azalpenik gabe, diru laguntzak eman dizkiote kirol talde bati; dagokion prozedura jarraitu gabe eta ez dagokion partidatik». Halaber, diote herritarren eskaerak ez dituztela kontuan hartu; «bidegorrirako edo Pasealekurako inolako aurrekonturik ez dago». Lurgorri auzokoek eskatutako egoitza eta kirol instalazioak egiteko dirurik ere ez dutela gorde esan du EH Bilduk. «Parke bat egitea aurreikusi dute, eta, proiektua bukatuta ez dagoen arren, 600.000 euroko gastua aurreikusi dute».
Umeentzako Gargantua bat erosteko 80.000 euroko partida gorde izana ere salatu dute. «Bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, gastu hori ez da beharrezkoa». Parte hartze partidarako 15.000 euro gordetzea eta umeen jolas lekuak konpontzeko eta estaltzeko 65.000 euro bermatzea proposatu du EH Bilduk. «Lehen aldia da aipatu partida hori zero euroan dagoela». Era berean, Lurgorriko bizilagunekin hitz egiteko eta haien beharrizanengatik arduratzeko eskatu dute.
Kaleak konpontzeko 900.000 euroko partida, besteak beste, Pasealekuko plaza konpontzeko eta bidegorria luzatzeko erabili daitekeela esan du.