KAE 2an, Castro liderra nagusitu da asteburuko bi hitzorduetan a.m.m.
KAE 2 Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak lehiatu dituzte asteburuan Gipuzkoan, eta Castro nagusitu da bietan.Kantabriarrak dira liderrak, 41 puntu eskuratuta. Hondarribia bigarrenak 39 puntu ditu, eta Sanpedrotarra da hirugarrena, 35 puntugaz....
Kantabriarrak dira liderrak, 41 puntu eskuratuta. Hondarribia bigarrenak 39 puntu ditu, eta Sanpedrotarra da hirugarrena, 35 puntugaz. Bertoko arraun taldeen artean, Mundaka sailkapeneko zazpigarrena da 23 puntugaz, eta Bermeo hamargarrena da 14 puntugaz.
Herenegun goizean, Pasai San Pedron, 20 minutu, 28 segundo eta 99 ehunenetan amaitu zuen estropada Castrok. Hondarribia bigarrenari 10 segundo pasatxoko aldea atera zion.
Mundakarrak zazpigarren sailkatu ziren, 21 minutu, 22 segundo eta 63 ehuneneko denboragaz. Bermeotarrek, berriz, hamargarren amaitu zuen lehia, 21 minutu, 41 segundo eta 14 ehunenetan.
Bestalde, zapatu goizean, Donostiarra bandera lehiatu zuten. Castro estropadako garaileak 21 minutu, 59 segundo eta 37 ehunen behar izan zituen estropada amaitzeko. Haren atzetik sailkatu ziren Sanpedrotarra, Hondarribia eta Hibaika. Bermeok zortzigarren amaitu zuen, 24 minutu eta 18 ehuneneko denboragaz. Atzetik Mundaka sailkatu zen, 24 minutu, 2 segundo eta 8 ehuneneko denbora eginda.