Calzadaren aldeko jaiak puntistarik onenak, ikuskizuna eta emozioa batuko ditu
Erik-Amigorena eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteek neurtuko dituzte indarrak zapatuko zesta-punta jaialdian. GernikaLumoko Calzada zaharren egoitzaren alde urtero egiten dute festa, eta aurten mundu mailako puntistek jarriko diote punttua jaialdi solid...
Puntistek ikusgarritasuna jarriko diote zapatuari, eta El_Txef_Aren doinuek eta Hibai Etxebarriaren pianoak ere lagunduko dute gauari giroa ematen. Calzada egoitzaren alde egingo duten jaialdian, gainera, zesta-puntaren munduak eman duen puntistarik onenetakoa omenduko dute: Juan Mari Bengoa Txino markina-xemeindarra, hain zuzen ere.
22:00etan hasiko da jaialdia, eta 1.500 sarrera ipini dituzte salgai, 10 euroan. Udaletxean, Jai Alai pilotalekuan, Turismo Bulegoan, Endika tabernan eta Calzada egoitzan eros daitezke.
Joan den barikuan ikuskizunak eta emozioz beteriko bi partidek lagunduta, frontoia bete egin zuten, eta asteburu honetan ere jendetza batzea espero dute.
Emozioa finalaurrekoan
Gernikan jokatu zuten barikuan Binakako Txapelketaren lehen masterraren finalaurrekoa, eta etxeko puntistek beren publikoari gozatu arazten asmatu zuten. Erik Mendizabal mutrikuarrak Mikel Amigorena gasteiztarra izan zuen bikote gaueko lehenengo partidan, eta norgehiagoka markagailuan atzetik hasi bazuten ere, bigarren zatian Hormaetxea-Minvielle bikoteari irabazi zioten. Bermeotarrak eta Biarnokoak ere espektakulua eman zuten, baina ezin izan zuten irabazi.
Bigarren partidan neurtu zen Diego Beaskoetxea etxeko puntista. Ibon Aldazabal berriatuarra zuen atzelari, eta, aurrez aurre, Olharan eta Alliez. Emozioa frontoian, eta bigarren zatia amaitzerako, tantoetan berdinduta zeuden. Berdinketa hausteko jokatutako hirugarren zatian bizkaitarrak.