Saneamendu bilgailu orokorraren beste tarte bat esleitu du URAk
Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzean, Sukarrieta eta Lamiarango araztegiaren artean egingo dituzte lanak. 24 hilabetean amaitzea aurreikusten dutela dioteEusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikita dagoen Uraren Euskal Ag...
Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzean, Sukarrieta eta Lamiarango araztegiaren artean egingo dituzte lanak. 24 hilabetean amaitzea aurreikusten dutela diote
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikita dagoen Uraren Euskal Agentziak (URA) saneamendu bilgailu orokorraren tarte berri bat egiteko lanak esleitu ditu. Mundakako itsasadarraren ezkerreko ertzean egingo dituzte lanak, Sukarrieta eta Lamiarango Hondakinen Uren Araztegiaren artean, hain zuzen ere. Jakinarazi dutenez, 19.365.076,76 euroko aurrekontua daukate lanok egiteko, eta 24 hilabetean prest izatea aurreikusten dute.Ajangizek Mundakako itsasadarrera isuri ohi izan dituen hondakin uren bilketa egiten lagunduko dute lanok, eta horien bitartez, Lamiarango Hondakin Uren Araztegira bideratuko dituzte. Era berean, Sukarrietako euri urak eta hondakin urak bilgailu nagusira bideratu ahalko dira, modu horretan, Lamiarango araztegian dagokion moduan tratatzeko.
Lankidetza hitzarmena
Proiektu horren baitan, bestalde, ekaitzetako bi urtegi ere eraikiko dituzte bilgailura doazen euri urak murrizte aldera, eta ponpaketa estazio bat egingo da hondakin urak Lamiarango Hondakin Uren Araztegira bidaltzeko.
URAk eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitako proiektua da. Saneamendu sarea eraiki eta hondakin urak Mundakako Lamiarango araztegira bideratzea ahalbidetuko dituzten lanak burutzeko adostutakoa, hain zuzen ere.
Lankidetza hitzarmenean aurreikusten dira bilgailu nagusiko eremuak eraikitzea: Mundakako itsasadarreko ezkerraldeko ertzean, hain zuzen ere, Gernika-Lumo eta Busturia artean, Muxika eta Gernika-Lumo arteko tartea eta ponpaketarako beharrez- koa den azpiegitura Sukarrietatik Lamiarango araztegira.
Inbertsioa 5 urtean
Akordioaren arabera, URAk 49.070.000 euroko inbertsioa egingo du bost urtean. Horiek Jaurlaritzak 2003. urtetik inbertitu dituen 35.000.000 euroei gehitzen zaizkie.
Beste alde batetik, azaldu dutenez, Busturialdeko Ur Partzuergoak kudeaketa plan bat zehazteko konpromisoa hartu du, Busturialdeko saneamendu azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetzeko.
Modu horretan, etorkizunean ur hornidura eta hondakin uren kudeaketa egiteko beste administrazioetara laguntza eske joatea ekidin ahal izango dute.