Aranguenak eta Arrasatek irabazi dute XI. buruz buruko esku pilota txapelketa
San Pedro Egunean jokatu zituzten finalak trinketeko frontoian. 16 pilotarik jokatu dute Akarregi taldeak antolatutako norgehiagoka. Hurrengo hitzordua Zapaterito izango daIgotz Aranguena benjamin mailan eta Mikel Arrasate alebinetan izan dira Lekeitio...
San Pedro Egunean jokatu zituzten finalak trinketeko frontoian. 16 pilotarik jokatu dute Akarregi taldeak antolatutako norgehiagoka. Hurrengo hitzordua Zapaterito izango da
Igotz Aranguena benjamin mailan eta Mikel Arrasate alebinetan izan dira Lekeitioko XI. buruz buruko esku pilota txapelketaren irabazleak. San Pedro Egunean jokatu zituzten finalak trinketeko frontoian maila bakoitzeko bi finalistek.Markel Aranbarri eta Igotz Aranguena neurtu ziren benjamin mailan. Pareko ibili ziren pilotariak, baina, azkenean, 18 eta 16 irabazi zuen Aranguenak.
Alebin mailan, berriz, 22 eta 12 irabazi zion Mikel Arrasatek Ekhi Kortabitarteri.
Txapelketa bi
Maiatzean hasita barikuero ibili dira Lekeitioko buruz burukoa jokatzen herriko pilotariak. Bi mailatan banatuta, guztira 16 pilotari gaztek jokatu dute norgehiagoka. Benjamin mailan talde bat egon da eta alebinetan bi. Denek denen kontra jokatu dute ligaxka.
Hurrengo hitzordua herriko beste txapelketa garrantzitsu bat izango dute Lekeitioko pilotariek: Zapaterito Txapelketa. Abuztuaren 3tik 7ra jokatuko dituzte hasierako partidak ligaxka modura, eta abuztuaren 7an finalaurrekoak jokatuko dituztela aurreratu dute Lekeitioko Akarregi Esku Pilota Taldekoek. Finalak, berriz, irailaren 4an jokatuko dituzte herriko San Antolin jaien barruan. PartidakZapaterito frontoian jokatuko dira.