Neopreno barik parte hartu zuten lehenengo hiru neska azkarrenak
Bigarren urtez jarraian, MDK Swim igeriketa zeharkaldia hartu du Mundakak San Pedro jaien baitan. Eguraldia lagun, hainbat izan dira igeriketaz gozatzera Mundakako portura bertaratutako lagunak. Parte hartzaileak ere ez dira gutxi izan: neoprenoa jantzita 267 lagunek burutu zuten proba, eta neopreno barik, berriz, 145 lagunek. Neoprenoagaz zein neopreno barik, 2,5 kilometroko zeharkaldia egin behar izan zuten bertako parte hartzaileek.
Neopreno barik parte hartu zuten gizonezkoen artean, Marco Rivera izan zen azkarrena, 28 minutu eta 3 segundoko denbora eginda. Ibon Salazar eta Haigor Aranguren izan ziren, berriz, bigarren eta hirugarren sailkatuak 0:29:31 eta 0:31:12ko denboragaz. Nesketan, aldiz, Uxue Valero gailendu zen, eta 31 minutu eta 36 segundo behar izan zituen proba burutzeko. Irati Mendiak egin zuen bigarren 0:31:38ko markagaz, eta Tamsyn Moana-Vealek hirugarren, 0:33:31ko denboragaz.
Neoprenoagaz soinean, bestalde, Roque Ocak behar izan zuen denbora gutxien uretako zeharkaldia burutzeko; hain zuzen, 0:31:39ko denbora. Segundo berean sartu zen Jon Bacigalupe bigarren sailkatua ere, eta hamar segundo beranduago iritsi zen Ciro Tobar (0:31:49). Iria Camara neoprenodun lehenengo emakumea proba hasi eta 39 minutu eta 34 segundora igaro zen helmugatik, eta haren atzetik ailegatu ziren Maider Martinez (0:41:39) eta Rocio Uribe (0:41:58).
SAILKAPEN NAGUSIA
Gizonezkoak
1. Marco Rivera (Mallorka)
2. Ibon Salazar (Bilbo)
3. Haigor Aranguren (Donostia)
4. Peru Alfaro (Hernani)
5. Aitzol Arrillaga (Eibar)
6. Fernando Tellez (Getxo)
7. Mikel Azkue (Zarautz)
8. Ignacio Agirre
9. Arkaitz Barriola (Oiartzun)
10. Mikel Basterrika (Eibar)
Emakumezkoak
1. Uxue Valero (Barakaldo)
2. Irati Mendia (Donostia)
3. Tamsyn Moana-Veale
4. Aitziber Corbacho (Barakaldo)
5. Nerea Egia (Donostia)
6. Delioma Gonzalez
7. Caroline Eriksson (Suezia)
8. Sara Bonilla (Madril)
9. Leire Ceciaga (Azpeitia)
10. Marian Elio (Barañain)
NEOPRENOAGAZ EGINDAKOEN SAILKAPENA
Gizonezkoak
1. Roque Oca (Vigo)
2. Jon Bacigalupe (Sopela)
3. Ciro Tobar
4. Xabier Elizegi (Lasarte-Oria)
5. Salva Sese (Sopela)
6. Xabier Amparan
7. Mikel Rozas (Getxo)
8. Aitzol Agirregomezkorta (Azpeitia)
9. Txomin Garcia (Lekeitio)
10. Ignacio Garcia (Sopela)
Emakumezkoak
1. Iria Camara (Eibar)
2. Maider Martinez (Gernika)
3. Rocio Uribe (Bilbo)
4. Estibaliz Bilbao (Bermeo)
5. Saioa Antxustegi (Zumaia)
6. Ainhoa Merino (Durango)
7. Nuria Alvarez (Zaramillo-Gueñes)
8. Maider Calleja (Gasteiz)
9. Rebeca Somavilla Etxezarraga (Astrabudua-Erandio)
10. Tamara Sanfabio (Madril)