Haritzaren hostoak zelan landu irakatsiko dute gaur, kultur etxean
Haritz hostoak zelan landu irakatsiko dute bihar. Berbalagunek antolatuta, Gernika-Lumoko Kultur Etxean emango dute tailerra, 18:00etatik 20:00etara. Hain zuzen, hostoak nola lehortu, noiz batu, plantillak nolakoak eta nola egin… azalduko dutela ...
Parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman dezala eskatu dute Berbalaguekoek. Horretarako, AEKra edo Udal Euskaltegira jo behar dela gaineratu dute.