Gorpuztiko herri bazkarirako izen emateko epea domekan amaituko da
Ekainaren 6an egingo dute Ibarrangeluko pilotalekuan Gorpuztiko herri bazkaria. Bertara joateko asmoa duten bizilagunek domekara bitarteko epea daukate izena emateko.Goizez udaletxean (08:00etatik 14:30era) edo arratsaldez kultur etxean eman behar da i...
Goizez udaletxean (08:00etatik 14:30era) edo arratsaldez kultur etxean eman behar da izena, eta herritarrek izena ematean jasoko duten txartela aurkeztu beharko dute bazkariko egunean.
15 euroren truke, urteroko menua izango dute: paella, biribilkia saltsan, azkenburukoa, kafea eta xanpaina. Esteibar eta Obietak girotuko dute bazkalostea.