Zapatu arratsaldean Gernika-Lumoko Allende Salazar, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube, Arratzuko Barrutia eta Muxikako Urretxindorra ikastetxeetako ikasleak nor baino nor gehiago aritu ziren duatloi txikian.
Hamaikagarrenez egin dute, eta aurtengoan Gernikako Atletismo taldeak hartu du proba antolatzeko ardura, Gernika-Lumoko Kirol patronatuaren laguntzagaz.
2001etik 2008ra bitartean jaiotako umeak lehiatu ziren zapatuan, bakoitzak bere bizikleta etxetik eramanda. Korrika buelta bat egin zuten lehenengo, gero bizikleta gainera igo eta buelta bat egin zuten, eta amaitzeko korrika egin zuten azken itzulia.
Hain zuzen ere, oinezko zirkuituan bira osoa egiten zutenek, Merkurio aurretik irten, Deikar tabako dendan buelta hartu, eta Merkurion amaituko zuten ibilbidea. Buelta erdia eman zutenek, berriz, Merkuriotik Bidaguren opiltegiraino joan, eta handik Merkuriora itzuli ziren.
Bestalde, bizikletaz egin beharreko ibilbidea Merkuriotik Caserio tabernara artekoa izan zen, eta handik berriz irteerako lekura itzuli behar zuten.
Irabazi zein galdu, pozik zeuden denak, eta oroigarri bana eman zieten amaieran partehartzaile guztiei.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.