Zazpigarrena, eta indartsu
Kartel handia dakar aurten Gernika-Lumoko Rock & Rallyak, «potentea». Ekainaren 6an izango da zita: S.A., Etsaiak, Porco Bravo, Aberri Txarrak, Backbone eta Blaster M.
Festibal itxura hartu du Rock & Rallyak, eta aurten helburu horretara are gehiago hurbilduko garelakoan gaude”Eta aurtengoa ere berezia izatea espero dute. «Aurrekoetan kartelburu bat izan dugu –aurrekoetan Gatibu izan da–; eta horrek erakartzen zuen, batez ere, jendea. Baina aurten, Soziedad Alkoholika kartelburu izanda ere, ohartu gara Etsaiak ere bere oihartzuna izaten ari dela, interesa piztu duela. Horregatik diogu aurtengo edizioak festibal itxura hartu duela». Taula gainera igoko diren taldeen musika estiloan desberdintasun handirik ez dago; hala ere, bakoitzak bere publikoa ekarriko duela diote antolatzaileek, «bakoitzak berea, eta horrek ere osotu egiten du festibala». Elkartearentzat diru iturri Baina tamaina horretako Rock & Rally batek lan asko eskatzen du, eta, batez ere, diru asko. Finantziazioa. «Hau guzti hau aurrera eramateko eta talde ezberdinak ekartzeko dirua behar da». Irabazi asmorik gabeko ekimena da Rock & Rallya. «Musika gustuko dugu, eta guretzat egiten dugu, guk ensteatzeko eta kontzertuak antolatzeko leku bat izan dezagun, horretarako dirua izateko».
Musika gustuko dugu, eta guretzat egiten dugu, guk ensteatzeko eta kontzertuak antolatzeko leku bat izan dezagun”Era berean, Iparragirre Rock Elkartearen izena zabaltzen ere laguntzen du. Baina, batez ere, gauzak egiteko beste modu bat ere badagoela erakutsi gura dute Iparragirrekoek: «Jaialdi honen atzean ez dago promotorarik; atzean dagoen gauza bakarra da jende askoren lana». Elkartea bera finantzatzea da asmoa; Rock & Rallyan batzen duten dirua Iparragirreren gastuetarako da. «Esfortzu ekonomiko handia da gure partetik, baina laguntza ere izan dugu, eta eskertu beharrean gaude». Hain zuzen, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen eta hainbat tabernaren laguntza izan dute aurtengo jaialdia antolatzeko: Arima, Aterpe, Garamendi, Zeppelin, Arrien, Zarata, Endika, Ipar, Lagun-Etxea, Ospa, Zaplast, Irritzi, Izarra eta Arrano Kultur Elkartea.
aialdi honen atzean ez dago promotorarik; atzean dagoen gauza bakarra da jende askoren lana”Astra ondoko parkinean egingo dute aurten jaialdia, eta sarrerak salgai dituzte dagoeneko, 15 euroan. Arima, Ospa, Zarata eta Ipar tabernetan erso daitezke Gernika-Lumon; Luma liburudendan Bereon; Izki tabernan Durangon; Kos Taskan Mungian, eta baita Interneten ere: entradium.com-en. Egunotan, gainera, errifak saltzen ari dira Iparragirrekoak, eta sarien artean sarrerak ere zotz egingo dituzte. Apirilaren 6an 16:30ean zabalduko dituzte ateak, eta egunean bertan sarrera 18 euroan erosi ahalko dira, «beti ere, aurretiaz denak saldu ez baditugu», diote antolatzaileek.