Bihar amaituko dute alderdi politikoek udaletako eserlekuak lortzeko lasterketa. Domekan, berriz, udal eta foru hauteskundeak ospatuko dira eta Busturialdean, hain zuzen ere, 37.005 herritarrek daukate bota emoteko eskubidea, hautes-erroldaren arabera. Duela lau urte, aldiz, Busturialdeko hogei herrietako 37.119 bizilagunek eman ahal izan zuten botoa.
Domekan jaioterrian ezin egon baina atzerritik botoa emateko aukera duten zenbait herritar ere badira eskualdean. Hautes-erroldaren arabera, 395 herritar dira, hain zuzen, atzerritik botoa emateko eskubidea dutenek.
Hona hemen herriz herri zenbat herritarrek botoa eman ahal duten:
-Ajangiz: 383 (atzerritik: 3)
-Arratzu: 332 (atzerritik: 2)
-Bermeo: 13.465 (atzerritik: 100)
-Busturia: 1.374 (atzerritik: 9)
-Ea: 724 (atzerritik: 1)
-Elantxobe: 342 (atzerritik: 1)
-Ereño: 221 (atzerritik: 7)
-Errigoiti: 431 (atzerritik: 5)
-Forua: 787 (atzerritik: 11)
-Gautegiz Arteaga: 701 (atzerritik: 2)
-Gernika-Lumo: 12.858 (atzerritik: 236)
-Ibarrangelu: 557
-Kortezubi: 359
-Mendata: 300 (atzerritik: 1)
-Morga: 355
-Mundaka. 1.569 (atzerritik: 4)
-Murueta: 246 (atzerritik: 1)
-Muxika: 1.185 (atzerritik: 5)
-Nabarniz: 194 (atzerritik: 3)
-Sukarrieta: 322 (atzerritik: 3)