Joseba B. Lenoir igoko da gaur, Ikusgarri aretoko oholtzara
Ikusgarri Aretoko apirila, maiatza eta ekaina bitarteko programazioa prest dago. Udalak, Aittitta Txiki Kultur Elkarteak, Musikaia Musika Elkarteak eta Azkue Ikastolak prestatu dute egitaraua. Joseba B Lenoir Duo musika ikuskizuna izango da lehena taul...
Joseba B. Lenoir-ek, Felix Buff bateriajoleagaz batera prestatu duten musika ikuskizun berezia egongo da, Ikusgarri Aretoan. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera 5 eurotan izango dute musikazaleek. Bere betiko gitarragaz, bluesa, folka eta rockaren bidetik abiatuko da bere emanaldia.