Getxoren kontrako derbia lehiatuko dute bihar, basurdeek
ERRUGBIA // Asteburuan 21. jardunaldia dute jokoan Ohorezko mailan, eta bi euskal derbi jokatuko dituzte. Gernika Rugby taldeak Getxon du hitzordua bihar, 17:30etan. Ordiziak eta Hernanik, aldiz, etzi jokatuko dute. Lau euskal taldeen artetik, basurdea...
ERRUGBIA // Asteburuan 21. jardunaldia dute jokoan Ohorezko mailan, eta bi euskal derbi jokatuko dituzte. Gernika Rugby taldeak Getxon du hitzordua bihar, 17:30etan. Ordiziak eta Hernanik, aldiz, etzi jokatuko dute. Lau euskal taldeen artetik, basurdeak dira orain arte puntu gehien lortu dituztenak. Izan ere, gernikarrak 44 puntugaz seigarren daude sailkapen orokorrean. Datorren astean amaituko dute aurtengo denboraldia.