Bermeotarrek Lagun Onaken zelaia bisitatuko dute, bihar
FUTBOLA // Azpeitiko Lagun Onak futbol taldearen kontra jokatuko du bihar, arratsaldean, Bermeo Futbol Taldeak. Garmendipe futbol zelaiko neurketa, hain zuzen ere, 17:00etan hasiko da. Etxekoak zein bermeotarrak hiru puntuen bila zelairatuko dira. Izan...
FUTBOLA // Azpeitiko Lagun Onak futbol taldearen kontra jokatuko du bihar, arratsaldean, Bermeo Futbol Taldeak. Garmendipe futbol zelaiko neurketa, hain zuzen ere, 17:00etan hasiko da. Etxekoak zein bermeotarrak hiru puntuen bila zelairatuko dira. Izan ere, Bermeok 42 puntu dauzka, eta hamahirugarrena da sailkapenean. Lagun Onakek, berriz, 39 puntu ditu, eta sailkapeneko hamaseigarrena da.