Liburuaren Egunaren harira hainbat ekimen antolatu dituzte bertoko herrietan
Urtero moduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eguenean, eta hainbat izango dira horren harira bertoko herrietan egingo dituzten ekimenak; besteak beste, Bermeon, Busturian, Ean, Foruan eta Gernika-Lumon antolatu dituzte jarduerak.
– Bermeon. Eguenean, Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak liburuak banatuko ditu bere erabiltzaileen artean.
– Busturian. Eguenean, 10:00etatik aurrera Busturiko eskolako lehenengo ipuin topaketa egingo dute. Ondoren, hiru eta hamabi urte bitartean dituzten umeentzako ipuin kontalari saioa. Barikuan, berriz, 17:30ean, Altamirako liburutegian, Itziar Famero ipuin kontalariaren eskutik, Santimamiñeko ipuinak
– Ea. Domekan, 12:00etan, Eskolondon, ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa ekitaldia. 12:30ean, Amonaren sutondoko ipuinak txotxongilo emanaldia.
– Forua. Eguenean, Helduentzako Liburu bat, lora bat ekimena. 14 urtetik beherakoek selfie bat ateratzeko aukera izango dute gustokoa duten liburu batekin eta gomendatu.
– Gernika-Lumo. Eguenan hasi eta ekainaren 30era, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina. Tarte horretan liburutegian euskarazko liburuak irakurtzen dituztenek hainbat abantaila eta opari izango dituzte.
– Eguenan hasi eta ekainaren 18ra, Kontuleku programa, 6 eta 8 urte bitarteko umeek eta euren gurasoek irakurketaz eta euskaraz gozatzeko esparrua. Bederatzi saiotan landuko dute familiartean irakurketa. Irakurketarekin sor daitezkeen arazoak lantzeko aukera ere izango da, guztia euskaraz. Eguenetan bilduko dira 18:00etatik 19:00etara.
– Apirilak 30, eguaztena. Kontuleko programaren osagarria den, lehen irakurleen ulermena lantzeko tailerra. 18:00etatik 20:00etara izango da eta gurasoei eta hezitzaileei zuzendutako tailerra da.