Arratzu
Geoerreferentziazio proiektu zabala garatu du, nekazal guneetako interes puntuak lokalizatzea ahalbidetzeko eta larraildi zerbitzuei estaldura emateko tresna legez. Herriko mapa toponimikoa editatu du, eta kaletegia, interes orokorreko hiru elementuak eta interesdun ibilbideak azaltzen ditu, besteak beste.
Arratzun nekazal eremu asko daude, eta isolatuta daude. Hori dela eta, Arratzuko Udalak herriko txoko guztien lokalizazioa erraztearen alde egin du, GIS erraminten bitartez (informazio sistema geografikoa).
Tresna horiekin, larrialdi zerbitzuen lana erraztu gura du Arratzuko Udalak, baita ohiko zerbitzuena ere; postariena, kasurako.