Bakearen Bandera hartu du Gernika-Lumok
Nicolas K. Roerichen Bakearen bandera hartu du gaur Gernika-Lumoko Udalak, Bakearen museoan egin duten ekitaldian. Ikur hori jasotzeagatik pozik dela azaldu du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Ekitaldian, berarekin izan dira Roerich Etxea museoko eta Moskuko Roerichtarren Nazioarteko Museoko ordezkariak. Hala, giza ondarea eta ondare kulturala babesteko egindako lana aitortu diote gaur Gernikako herriari. Moskuko museoko ordezkariak azaldu duenez, 36k Gerran Espainian suntsitu zituzten herrien artean kaltetuenetakoa izan zen Gernika, eta gogoan izan du gaur egun oraindik mundu zabalean bonbardatuak diren herrialdeak.
106 dira, jada,
Roerich Itunarekin bat egin duten herrialdeak, eta Gernika-Lumok ere Bakearen bandera modu ofizialean izateko sasoia badela esan du Roerich Etxea museoko ordezkariak.
1935ko apirilaren 15ean Amerikako Estatu Batuetako 21 herrialdek sinatutako
Roerich Itunaren adierazle da Bakearen bandera. Hain zuzen, kultura ezberdinen uztartzearen sinbolo gisa sortu zuen Roerichek bandera hori, giza ondarea babesteko helburuarekin.