Ibilgailuak Gernikan
Eguaztenean irekiko du Gernika-Lumoko Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. Ekainaren 15a izango da horretarako azken eguna. Helbideratutako ordainagiriak ere epe horren barruan zordunduko dituztela jakinarazi du udalak.
Borondatezko ordainketak egin behar dituzten gernikarrek herriko edozein banku-erakunde laguntzaileren bulegotan egin ditzakete, eta, horretatarako, etxean jasotako ordainagiria aurkeztu beharko da. Epea amaituta ordaindu ez dutenek errekargua izango dutela ohartarazi du udalak.