Hilda aurkitu dute Eslovenian lokalizatu zuten kortezubitarra
Segurtasun sailak baieztatu duenez, gaztea hilda aurkitu zuten atzo Enekoitz Bastegieta 39 urteko gaztea, 20:30ak aldera, Ereñozarreko baselizan. Medikuaren lehen azterketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik, eta gezurtatu egin du arbola batetik zintzilik agertu denik, atzo zabaldutako zurrumurruek ziotenez. Heriotzaren arrazoiak argitzeko mediku forentseen azterketaren emaitzen zain daudela baieztatu du Ertzaintzak.