Gernika Sariak 2014
Fronte Polisarioko idazkari orokor eta SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren presidente den Mohamed Abdelazizek hartuko du aurten Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sarietako bat. Bestea, Carlos Martin Beristain psikologia sozialean doktoreak hartuko du.
Gernika bonbardatu zuteneko urteurrenean emango dituzte aurten ere sari horiek, apirilaren 26an. Lizeo Antzokian egingo duten ekitaldian bai Abdelazizen zein Beristainen konpromisoa sarituko dute, besteak beste. Hain zuzen, Saharan bakea lortzearen eta giza eskubideekiko errespetuaren alde lan egiteagatik sarituko dute Abdelaziz.
Beristain, bestalde, azken hiru hamarkadetan indarkeria gatazken biktimei lagunduz eginiko lanagatik sarituko dute. Besteak beste, Guatemalan, Kolonbian, SEADen, Bosnian, Mexikon eta Euskal Herrian jardun du.
Epaimahaiaren erabakia
Gernika Sariak horretarako beren beregi sortutako epaimahaiak aukeratu ditu. Herritarren etaelkarteen proposamenak aztertu ostean hartu dute erabakia. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Udaleko ordezkari politikoek, Pforzheimgo alkateak, Gernika Gogoratuz Fundazioak, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoak osatzen dute.
Iaz Manu Leginetxe kazetari arratzuarra eta John Wyne RAFeko pilotu izandakoa omendu zituzten.
Aurreko edizioetako saridunak,
hemen.