Argiteria hobetu du Mendatako Udalak hiru auzotan
Argiteria hobetzeko neurriak hartu ditu Mendatako Udalak Olabe, Marmiz eta Elexalde auzoetan. Horrela, energia aurreztuko dutela esan dute udal arduradunek. Gaur egungo bonbilak LED sistema duten beste batzuengatik ordezkatu dituzte, eta, diotenez, arg...
Guztira 200 bonbila aldatu dituzte Olabe eta Elexalde auzoetan. Marmiz auzoan, berriz, bi kaleko argi berri ipini ditu udalak. Neurri horiek argiztapenaren kudeaketa hobea ekarriko dutela esan du Mendatako alkate Joseba Malleak. «Aktuazio horregaz balorean jarriko dugu herria, mendatarren bizi kalitatea hobetuz. Gainera, kale argi zaharrak aldatu ditugu, eta horrek energia aurreztea ekarriko du, argiztapena hobetzeaz gain».
Argiztapena hobetzeko lanetarako, guztira, 37.800 euroko aurrekontua eduki du Mendatako Udalak.