Tailer didaktikoa antolatu dute biharko, Arrantzaleen Museoan
Orain dela bi aste egin modura, Bermeoko Arrantzaleen Museoak Aratusteak: Bale kapela izeneko tailer didaktikoa antolatu du biharko. 17:00etan hasi eta 19:00etara bitartean izango da tailerra, eta 4 urtetik gorakoek parte har dezakete.Bi zati izango di...
Bi zati izango ditu tailerrak; lehenengoan, ikus-entzunezko baten bitartez, Euskal Herriaren historian balearen arrantzak zelako garrantzia izan duen ikusi ahal izango dute umeek. Bigarrenean, berriz, gai horregaz lotutako eskulan bat egingo dute.
Jarduera horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta.