Lehenengo postuko taldea izango dute aurkari basurdeek
ERRUGBIA // Irabazteko zail edukiko dute Gernika Bizkaia Rugby taldeko kirolariek etziko partidan, sailkapen orokorrean lehenengo postua bereganatuta duen taldea izango baitute aurkari; alegia, Valladolideko (Gaztela Leon, Espainia) VRAC Quesos Entrepi...
ERRUGBIA // Irabazteko zail edukiko dute Gernika Bizkaia Rugby taldeko kirolariek etziko partidan, sailkapen orokorrean lehenengo postua bereganatuta duen taldea izango baitute aurkari; alegia, Valladolideko (Gaztela Leon, Espainia) VRAC Quesos Entrepinares. Hain zuzen, 17:00etan hasiko da talde bi horien arteko lehia Valladolidekoen zelaian. Bertokoak sailkapenean seigarren postuan dira, lehenengoagaz alderatuta, 30 puntu gutxiagogaz; hain justu, 38 puntugaz.