Astelehenera arte eman daiteke izena Origami tailerrerako
Bermeoko Berbalagunek origami tailerra antolatu du martxoaren 13rako. Hala ere, horretan parte hartzeko interesa duten horiek astelehena izango dute izena emateko azken eguna.Kartoia eta papera erabilita, liburuetan orriak markatzeko orri-markagailu ba...
Kartoia eta papera erabilita, liburuetan orriak markatzeko orri-markagailu bat egingo dute origami tailerrean, «berezia eta deigarria».
Umeek ere parte har dezaketela adierazi dute antolatzaileek, 10 urtetik gorakoek. Hala ere, 15 lagunentzako lekua bakarrik dago. Eta lagun gehiagok izena emango balute, itxaron zerrenda bat irekiko dutela jakinarazi dute, «bigarren tailer bat antolatzeko asmotan». Hala eta guztiz ere, beste hori antolatzeko gutxiengo kopurua zortzi lagunekoa litzateke.
Martxoaren 13ko origami tailerra Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1 gelan egingo dute, eta bi ordukoa izango da, 18:00etatik 20:00etara artekoa.