Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsotan ariko dira etzi, Mendatan
Udalak eta Artape tabernak antolatuta, zapatuan puntako bertsolari birekin bertso afaria egingo dute Mendatan. Hain zuzen, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso gonbidatu dituzte zapatu gaua alaitzeko.21:00etan izango da afaria, Artapen, eta txartelak ald...
21:00etan izango da afaria, Artapen, eta txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Joan gura duenak Idatze Etxeko dendara edo Artape tabernara joan beharko du gaur bertan, eta 25 euro ordaindu. Informazio gehiago nahi duten herritarrek Idatze Etxera (94-625 72 04) edo Artape tabernara (94-625 13 79) dei dezakete.