Elantxoben ere erregaien kai bat eskatuko du Ermintxok
Portu Zuzendaritzari egingo dio elkarteak eskaera, bazkideen batzarrean adostu legez. Uztaila eta abuztuan segurtasuna jar dezaten ere eskatuko du ErmintxokErmintxo aisialdirako ontzien elkarteak 2014ko batzar orokorrean adostu legez, Elantxobeko portu...
Portu Zuzendaritzari egingo dio elkarteak eskaera, bazkideen batzarrean adostu legez. Uztaila eta abuztuan segurtasuna jar dezaten ere eskatuko du Ermintxok
Ermintxo aisialdirako ontzien elkarteak 2014ko batzar orokorrean adostu legez, Elantxobeko portuan erregaientzako kai bat eraikitzeko eskatuko dio elkarteak Portu Zuzendaritzari. Diotenez, ontziak erregaiekin hornitzeko urrun joan behar izaten dute.Horregaz batera, beste hainbat eskaera ere egingo dizkio Ermintxok Portu Zuzendaritzari. Hala nola, ontziola zaharreko sarreran atea jartzeko ere eskatuko dio.
Zaintza
Uda sasoian, gainera, portuan zaintza zerbitzua nahi du Ermintxok. Hala, uztaila eta abuztuko hilabeteetan segurtasuna jartzeko eskatuko du Elantxobeko elkarteak.