Harremantzeko ereduak aztertzeko tailerra egingo dute, zapatuan
Nork bere burua ezagutzeko eta ondokoak ere ezagutzeko pautak emango dituzte Mendatan antolatu duten tailerrean. Eneagrama eta harremantzeko ereduak du izenburu tailer horrek, eta adituen laguntza izango dute horretan parte hartzen dutenek. Ander Mimen...
Besteak beste, pertsona modura nola hazi, nola ezagutu, besteak ezagutzeko pautak eman eta coach aritu gura duena trebatzeko balioko du zapatuan otsailak 28 egingo den tailerrak.
Leku mugatuak
Parte hartu gura duten herritarrek izena eman beharko dute aldez aurretik; izan ere, lekuak mugatuak direla jakinarazi dute ekintzaren antolatzaileek. Horretarako, 635 722 661 telefono zenbakira deitu behar da. Lekua izena emateko ordenaren arabera gordeko dutela zehaztu dute, gainera.
Mendatako liburutegian emango dute tailerra Mimenzak eta Garaik. Lau orduko saioa izango da: 10:00etan hasiko da, eta 14:00ak arte iraungo du.