“Merkataritza sektoreak krisia bizi du, eta egoera txarrean dago. Outlet azokak merkataritza berpizteko helburua da”, azaldu du elkarteko presidenteorde Nadia Gonzalezek. Prentsaurrekoa eman dute eguerdian, eta eguenetik zapatura egingo duten azokaren berri eman dute. 26 salmahai ipiniko dituzte Jai Alai pilotalekuan, eta erosleetzat sariak ere izango dira. Hain zuzen ere, merkatarien elkarteari buruzko galderak egingo dizkiete Jai Alai frontoira hurbiltzen direnei, eta, ondo erantzuten dutenen artean, 10 euroko bonoak banatu dituzte. Elkartearen Facebook perfilean eskegi duten outlet azokaren kartela elkarbanatzen dutenen artean ere banatuko dituzte bonoak.
Umeentzako ipuin kontalaria ere izango da eguen eta bariku arratsaldean; modu horretara, gurasoek erosketak erosoago egin ahalko dituztela azaldu du Gonzalezek. Txokolate jana ere egingo dute, barikuan.
Aurten, lehenengoz, jostailu-dendek ere parte hartuko dute outlet azokan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.