Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera eman diote ekoizleek
Neguan hotz falta egon dela eta, aurten, uste baino sagar gutxiago bildu dituztela gaineratu dute ekoizleek. Upategietara heldu den sagarra osasuntsu ailegatu dela dioteUsaintsua, arina, ibilbide luzekoa, kolore hori bizikoa eta apar finekoa. Horrelako...
Neguan hotz falta egon dela eta, aurten, uste baino sagar gutxiago bildu dituztela gaineratu dute ekoizleek. Upategietara heldu den sagarra osasuntsu ailegatu dela diote
Usaintsua, arina, ibilbide luzekoa, kolore hori bizikoa eta apar finekoa. Horrelakoxea da aurtengo Bizkaiko sagardoa. Lehengaia mahai gainean jarrita, Bizkaiko sagardo ekoizleek joan den astean zabaldu zuten aurtengo denboraldia, Aitor Elizegi sukaldariagaz.«Aurtengo uzta desberdina izan da. Leku batzuetan sagar kopuru handiak bildu dira, eta beste batzuetan txikiagoak», esan du Jose Antonio Zamalloa Bizkaiko sargardogileen presidenteak. Hori neguan hotz falta egon delako gertatu dela gaineratu du. «Uste genuena baino %30 gutxiago lortu dugu».
Upategietara heldu diren sagarrak, baina, oso osasuntsu heldu direla gaineratu dute. «Aurtengo sagardoak tanino edo polifenol gutxiagokoak dira, eta kasu askotan, iaz baino alkohol gradu txikiagoa dute».
Denboraldiaren irekiera ekitaldian bi eskualdeetako sagardo ekoizleak egon ziren.