Argazkia: Edu Rois (Espainiako Errugbi Federazioa)
Bizkaia Gernikak porrot handia jaso arren, erasoko bonus puntua eskuratu zuen bertoko taldeak. Hala, basurdeak ez dira esku hutsik bueltatu Herrialde Katalanetatik. Partida gogorra aurreikusten zuten basurdeek eta hala izan zen. Santboiana Ohorezko Mailako liderrak hasieratik hartu zuen aurrea, Bizkaia Gernika aukera barik utziz. Azken emaitza katalanen aldeko 63-24koa izan zen.
Santboiana nagusitasun handia ari da erakusten 2014-2015 denboraldian. Gernikarren aurka ere nahiko erraz nagusitu ziren katalanak. Atsedenaldian, esaterako, 39-7ko emaitza islatzen zuen markagailuak dagoeneko.
Partidari buelta ematea ia ezinezkoa zen. Hala, bigarren zatian erasoko bonus puntua lortzen ahalegindu ziren bertokoak. Baita lortu ere, gainera. Partidako azken jokaldian egin zuten laugarren entsegua Oscar Astarloaren mutilek.
Liderraren kontra galdu arren, basurdeek seigarren jarraitzeko dute. Bonus puntuari esker, 32 puntu dauzkate sailkapenean. Bathco Santander bosgarren sailkatua, baina, apur bat gehiago urrundu da. Asteburuko partida irabazita, 43 puntugaz jarri dira kantabriakoak.
Aztetik, bestalde, Pozuelok zazpigarren postua kendu dio Ampo Ordiziari. Bizkaia Gernikarengadin bost puntura daude madriladarrak.