Jone Amezaga Errigoitiarra libre bizitzeko baldintzak sortu gura dituzte, eta, horretarako, herritarren konpromisoa eskatu dute. Orain arte jasotako elkartasuna benetako konpromiso bihurtzea gura dute; eta, bide horretan, atxikimenduak handitzen doaz.
Hainbat dira beraien etxeak, lantokiak, txokoak… Jone Amezagari eskaini diotenak, eta Errigoitiko gazteak zapatuan babespean bazkaltzeko eta domekan libre gosaltzeko baldintzak sortu gura dituzte. Horretarako, herri bazkaria egingo dutelairagarri dute, eta jatekoa prestatzeko osagaiak eskatu ditu Jone Libre! plataformak:
esnea, txokolatea, kafea, gailetak, azukrea, gatza, olioa, fruita…
Jakiak Astrara eroateko eskatu dute, 17:00etatik aurrera.
Era berean, hainbat ekimen antolatu dituzte asteburuari begira: hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, jolasak, kontzertuak… Esaterako, Astran kontzertua emango du Pablo Haselek barikuan, 22:30ean. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.
Bestalde, zapatuari begira, lo zakuak, esterillak eta kanpin dendak kalera ateratzeko deia egin dute, gaua ere bertan igarotzeko.