Lau orduko lanuzteak deitu zdituzte sindikatuek –LAB, ELA, ESK, UGT, CCOO, SATSE eta medikuen sindikatuek (SME-FHH)–, eta datu ofizialik ez duten arren, deialdiak izan duen jarraipenagaz pozik azaldu dira. SATSE sindikatuko arduradun Amaia Mayorrek azaldu legez, hurrengo egunerarte sindikatuei daturik ez emateko agindua eman zuen Osakidetzak erakunde denetan, eta balorazio zehatzik ezin izan dute egin. Hala ere, haien ustez, lanuztea egiteko aukera izan duen gehiengoak egin du bat protestarekin. «Kontuan izan behar da Osakidetzan zerbitzu minimoek ia langilego osoa hartzen dutela». Gainera, atzoko protesta egunean Osakidetzak adostutako minimoak handitu egin zituela salatu dute sindikatuek: «Zenbait zerbitzu, gainera, indartu egin zituen atzoko egunean». Adibide legez, kirurjia zerbitzua jarri du Mayorrek: «Programatutako ebakuntzak egin dituzte, eta arratsaldean ere lan egin zuten, egun normaletan lanik egiten ez badute ere». Horretarako, Osakidetzak aparteko lan orduak eskaini dituela esan du Mayorrek.
Lehen mailako arreta ematen duten zerbitzuei dagokienez, bai Mayorrek zein Galdakaoko ESI Barrualdeko LABeko delegatu Latxe Urangak esan dute zarratuta beharko luketen zenbait zerbitzu ireki dituela gaur Osakidetzak, eta horretarako kontratazioak ere egin dituela.
Beraz, greba egiteko eskubidea urratu izana leporatu diote Osakidetzari. Biek ala biek kritikatu dute Osakidetzak zerbitzu minimoen kopurua ez duela errespetatu; alegia, zerbitzu minimoetarako berak zehaztutako kopuruei kasurik ez diela egin.
Osakidetza lan orduetatik kanpo ere lana eskaintzen ari da”
Galdakaoko ESI Barrualdeko LABeko delegatu Latxe Urangak esan du zerbitzu minimoek zertan oinarritzen diren azaldu behar izan dietela langileei, “Osakidetzako arduradunek kopuruekin jolastu dutelako”. Zenbait zerbitzutan eguneroko plantilla zerbitzu minimoetan lan egiten duela kritikatu du Urangak: “Gernika-Lumoko ospitalean, esaterako, erizan eta auxiliar bana daude lanean, egunero, larrialdi zerbitzuetan, eta hori da minimoa”.
Lehen mailako arreta ematen duten zerbitzuei dagokienez, bai Mayorrek zein Urangak esan dute zarratuta beharko luketen zenbait zerbitzu ireki dituela Osakidetzak, eta horretarako kontratazioak ere egin dituela.
Gaurko deitu duten lanuzteak izan duen eraginaren datu ofizialik ez dute oraindik sindikatuek. Hala ere, Osakidetzako langileek izan duten jarrerarekin pozik dira sindikatuak. Lekeition zerbitzu minimoak ari dira lanean, eta arratsaldean ere, kontsultarik ez dagoenez, hala izango dela jakinarazi dute, “larrialdi zerbitzuek berez minimoekin funtzionatzen dutelako”.
Ondarroako osasun zentroak jakinarazi duenez, langileen %35ak egin du bat lanuztearekin; eta arratsaldean, Lekeition legez, zerbitzu minimoak izango direla lanean Larrialdi zerbitzuetan.
Datu ofizialak
Osakidetzak emandako datu ofizialen arabera, Bizkaian %7,6 izan zen lanuztearekin bat egin zuen langileen kopurua. Baina datu hori irreala dela esan dute sindikatuek. «Datuak ematerakoan ez ditu kontuan hartu zerbitzu minimoak betetzeko lanean geratu behar diren langileak. Eta, kontuan izanda zerbitzu gehienetan minimo horiek plantillaren %80 direla, horiek ere grebarako aukera balute datuak oso bestelakoak lirateke».
Larrialdi zerbitzuetan, onkologian, ebakuntza geletako zerbitzuan, dialisian, ospitaletako sukaldeetan… Zerbitzu horietan, esaterako, plantillaren %90 da zerbitzu minimoetan lan egin behar izaten duena. «Eta horietako asko lan baldintzak hobetzearen alde eta lanuztea egitearen alde izan dira». SATSEko kideak jakitera eman duenez, «adostasun eza erakusteko, sinadurak bildu dituzte zenbait osasun zentrotan, beraiek ere grebalari legez kontuan har ditzaten».
Gainera, behar baino hitzordu gehiago eman zituztela kritikatu du: «Lanuztea egin nahi zuten zenbait langilek kontsultan geratu behar izan dute. Azken batean, pertsonen osasuna baitago jokoan».
Langileak haserre
Lan baldintzak okerrera doazen arren, lan karga haditu gura du Osakidetzak, eta langileak haserre daude. Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek zerbitzua hobetzeko negoziaziorako borondatea berretsi dute. Diotenez, azken hiru urteetan 3.000 lanpostu galdu dira Osakidetzan, eta hilean-hilean 8.000 langile behin-behineko kontratuekin ari dira lanean. Osakidetzak, baina, 474 lanpostu baino ez ditu eskainiko, eta, sindikatuen arabera, “gizarte osoari burla egitea” da hori. Hala, Legebiltzarrak onartu duen enpleguari buruzko ez-legezko proposamenari kaso egitea eskatu diote Osakidetzari, eta negoziazio erreal bat has dezala.
Hurrengo asteetarako ere
mobilizazioak iragarri dituzte sindikatuek.