Bosgarren Euskal Jaia ospatuko dute bihar Ajangizen, eta, horretarako, egitarau zabala prestatu dute. 11:30ean hasiko dute festa ajangiztarrek, pregoiarekin, eta baserriz baserri poteoa egingo dute ostean. Horretan, izena eman duten herritarrek parte hartuko dute. Baserrietatik buelta egin ostean, bazkaltzeko tartea hartuko dute; eta sabela bete ostean, topa egingo dute bazkaritan biltzen direnek. Dantzarako tartea izango dute gero, 18:30etik aurrera, erromerian.
Egitaraua
–
11:30. Pregoia.
–
Ondoren. Poteoa baserriz baserri, trikitixak lagunduta.
–
15:00. Bazkaria. Menua: Entsalada; berakatz zopa; gisatua; gazta eta menbrilloa; kafea eta kopa.
–
Bazkalostean: Topa egingo dute.
–
18:30: Erromeria.