Ibilguneko taberna
Ibilaldia Elkarteak jakinarazi du asteburu honetatik aurrera zabalik edukiko duela taberna, asteburuetan. Barikuetan 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik, zapatuetan 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 00:00etara, eta domeketan 12:00etatik 15:00etara.
Bestalde, martxoko egitarauaren berri eman du Ibilaldia antolatzen ari den elkarteak. Inauteriekin bat eginda, barikuan tostada jana egingo du, 18:30ean, eta Seber Altube ikastolako trikitilariek girotuko dute ekitaldia.
Hurrengo asteetarako, aldiz, Joana Oregi ipuin kontalariaren saioa; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna; Jon Enbeitaren kantaldia eta mus txapelketa antolatu ditu, besteak beste.