EAJren ekitaldia, Sukarrietan
EAJren sortzailearen heriotzaren 110. urteurrena gogoratu du alderdi horrek Sukarrietan, eta bertan, Ortuzarrek Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak esan du euren hauteskunde programan 2015 urtean ezarri zutela “Euskadiren estatus juridiko politikoa hitzartzeko saiakeraren azken urratsa emateko momentua”. Dena den, presarik ez dela ezarri behar nabarmendu du. “Presarik ez, baina pausua galdu gabe. Gauzak ondo egitea. Hori da egin nahi duguna. Eta autogobernuan aurrerako jauzia eman nahi badugu, ezer baino lehenago, lehentasun osoz, orain inguratzen gaituen depresio ekonomikotik altxatu behar dugu”. Hazkunde ekonomikora eta enplegua sortzeko bidera itzuli beharra dagoela esan du Ortuzarrek”, eta, “aldi berean, bakea eta bizikidetza finkatu beharko ditugu eraikitzeko bidean dagoen gizarte berriaren abiapuntu natural eta berezkoa den heinean. Gure ekonomia suspertu eta bakezko gizartea eraiki behar dugu, gero askatasunean erabakitzerik izan dezagun”.
Bestetik, Ortuzarrek adierazi du “krisi egoera batean eta aurrekontuak murriztu behar diren egoera honetan”, Eusko Jaurlaritzak erakutsi duela “oinarrizko zerbitzuak mantentzeko gai” dela. “Gauzak ondo egiten dakien gobernua dugu”. EBBren presidenteak dioenez, osasun, hezkuntza eta gizarte babeserako zerbitzuak bermatu egin dira. “Euskal ongizate sistemak funtzionatu egiten du. Honelakoak bezalako une latzenetan printzipioak eta baloreak erakutsi behar dira”. Horrenbestez, Jaurlaritza “pertsonekin duen konpromisoa betetzen ari” dela dio. “Bazterrean edo atzean inor ez uztea, horixe da gure egitasmoaren arima. Gobernuak esana betetzen du. Lehentasunak dituen Gobernua dugu, hau da, suspertze ekonomikoa eta enplegua”.
Ortuzarrez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Juan Maria Atutxa, Josu Erkoreka senataria eta eskualdeko zenbait hautetsi izan ziren, besteak beste, domekan Sukarrietan. Ekitaldi politikoa ez ezik, lore eskaintza egin zuten, Aranaren hilobian.
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ