Herrirak Gernika-Lumon egindako ekitaldi bat
Herrira-ren aurkako operazioa egin du Guardia Zibilak, eta 18 lagun atxilotu ditu; horietako bat, Ibon Meñika Gernika-Lumoko bizilaguna. Hernaniko, Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko egoitzak miatu dituzte, eta Twitterreko 32 kontu eta Facebookeko beste 125 kontu zarratzeko agindua ere eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Amaia Esnal, Nagore Garcia, Eneko Ibarguren, Jesus Maria Aldunberri, Ekain Zubizarreta, Jose Manuel Ugartemendia, Roberto Noval, Beñat Zarrabeitia, Jose Antonio Fernandez, Oscar Sanchez, Gorka Gonzalez, Ane Zelaia, Jon Garai, Francisco Javier Balda, Sergio Labaien, Imanol Carrera eta Eneko Villegas dira gainontzeko atxilotuak.
Hamar lagun Herrira Hernaniko egoitzan egiten ari ziren batzarrean atxilotu dituzte. Gainerako zortzietatik bost Gipuzkoan, eta bana Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Polizia operazioa irekita dagoela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. ETAko kideen omenaldiak antolatzea leporatzen die Guardia Zibilak atxilotuei, omenaldi horietan “delituak justifikatu eta ETA erakunde terrorista goratu” egiten dela argudiatuta.
Operazioa Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta Instrukzio Epaitegiak agindu dute, Eloy Velasco epailea buru dutela. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako komandantzietako Guardia Zibilak parte hartu dute operazioan, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, “beste unitate batzuen laguntzarekin”.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak agerraldi bat egin du eguerdian. Haren arabera,
“ETAren tentakulua” da Herrira, eta berretsi egin du Madrilek ez duela erakunde armatuarekin negoziatuko. “Zuzenbide estatua ez dago etenda; gobernuak ez dio egin beharrekoa egiteari utzi ETAren desegitea lortzeko”. Fernandez Diazen esanetan, Herrira-k “bere egin ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren helburuak, egitura, funtzioak, metodoak, finantzaketa erak, ikonografia eta sare komunikatiboa”. Horrek “agerian” uzten du Herrira AAMren oinordekoa dela, haren arabera.
Mobilizazioak eta erreakzioak
‘Alde hemendik’ dioen pankarta, EAren egoitzan
Gernika-Lumon mobilizazioa iragarri dute 19:00etarako. Hain justu, Merkurio iturriaren inguruan batzeko deialdia egin diete herritarrei. Bermeon 19:30ean jarri dute hitzordua, Taraskan.
Albistea ezagutu eta berehala hasi dira erreakzioak.
Herrira-k berak salatu duenez, Espainiako estatuaren helburua presoen aldeko plataformak bake prozesuaren ade egiten duen lan guztia kriminalizatzea da.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak polizia operazioa
“atzerapauso” bat dela esan du. Haren esanetan, euskal gizarteak “ez du ulertzen” garai hauetan iragana gogorarazten duten polizia operazio bat burutzea. Eusko Jaurlaritzaren arabera, “erantzukizun une bat” bizi da: ETAren erantzukizuna da armak entregatzea, Erkorekaren esanetan, eta, beste alde batetik, Espainiako Gobernuari eskatu dio egoera berri hau sendotzen laguntzeko erantzukizuna.
Lokarrik ere gaitzetsi egin du operazioa, “oinarrizko askatasun demokratikoen urraketa larria” dela iritzita. Herrira-k giza eskubideen errespetuaren alde egin eta baketzearen alde egin duela nabarmendu du Lokarrik. “Bere mobilizazio guztiak baketsuak izan dira, eta bere jardunak aniztasuna bilatu du”. Espainiako Gobernuari egotzi dio “arduragabe” jokatzea eta bakegintzan laguntzeko borondaterik ez izatea.
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Herrira-ren aukako operazioa
“eskandalu antidemokratikoa” dela nabarmendu du. Euskal gizartea bakerako pauso sendo eta behin betikoak ematen ari den artean, Espainiako estatuaren indar atzerakoienak lehenaldi ilun batera eraman nahi gaituzte”.
Sortuko Joseba Permach aurrekoen hari beretik mintzatu da. Haren berbetan,
Espainiako Gobernuak ez dauka bakearen aldeko biderik emateko borondate politikorik. Udalbiltzak dioenez, bestalde, sarekadagaz, elkartzeko eskubidea urratzeaz gain, bakeari oztopo handi bat jarri nahi dio Espainiako Gobernuak.
Ernairen arabera, “ilegalizazioen eta sarekaden garai ilunenak gogora” ekarri ditu Espainiak. Gazte mugimenduak dioenez, “erokeria galanta da gaurko erasoa, kabidarik ez duen erokeria”. Polizia operazioaren aurrean, erantzunak ere tamainakoa behar duela izan esan du Ernaik, “halakorik onartzen ez dugula behingoz argi gera dadin”.
STEE-EILAS sindikatuak ere deitoratu du sarekada, eta “burura iraganeko mamuak” dakartzala nabarmendu du. Gainera, sindikatu horren ustez, atxiloketek “sufrimendua eta sumindura baino ez dute ekarriko”.
LAB sindikatuak “Herrira-ren
aurkako
jazarpenari
herri
gisa
erantzun
behar”
zaiola esan du. “Dei
egiten
diogu
euskal
jendarte
osoari,
gatazkari
konponbide
demokratiko
bat
emateko
adierazitako
determinazio
berarekin,
azken
eraso
larri
honen
aurrean euskal
presoen
eskubideen
aldeko
defentsan
inoiz
baino
indartsuago
eta
ozenago
gehiengo
zabal
baten
aldarrikapenak
diren
horiek
kalera
ateratzeko”.
PSE-EEko presidente
Jesus Egigurenek gogor kritikatu du PP,
“astakeria juridiko eta politiko bat” egiteagatik. PSEko politikariak, gainera, neurriak har ditzala eskatu dio EAJri. Egigurenen arabera, polizia operazioa “Espainiako Gobernuaren probokazio bat izan da”. Sarekadaren aurrean
EAJk agertutako “pasibitatea” ere salatu du.
EBren iritziz, gaurko sarekada normalizazio prozesura begira “erabaki txarra da”. Alderdi horrek azpimarratu duenez, gainera, Herrira-k bide baketsuak erabili izan ditu, eta euskal jendartearen gehiengoaren konpromisoa bilatu izan du euskal presoen eskubideak defendatzerakoan.
Ezker Anitza-IUk ere gaitzetsi du polizia operazioa, izan ere, alderdi horren ustez, “gaindituta behar luketen garaietara eroaten gaituzte”.
Bilboko Herrira-ren egoitzaren eraikin berean dagoen EAren egoitzan Alde hemendik dioen pankarta jarri dute. Alderdi horren egoitzara sartu da Guardia Zibila goizean, erratuta, Herrirarenera beharrean. EAk gaitzesi egin du bere egoitzara sartu eta hiru langile atxiki izana. Horrez gain, Espainiako Gobernuak oztopak ipini arren euskaldunek bakeranzko pausoak ematen jarraituko dutela nabarmendu du, eta iragarritako mobilizazioekin bat egiten duela esan du.
EAJk ohar bidez adierazi duenez, “ETAk iragan astean plazaratu zuen komunikatua ez zen albiste ona izan Euskadirentzat; gaurko atxiloketak ere ez dira”. Jeltzaleen ustez, “arduraz jokatzeko garaia” da, “guztion artean balore goren dugun bakea finkatzeko garaia”.
Espainiako Gobernuaren ordezkari
Carlos Urkijok, bere aldetik, estatuak
“ETAren eta ingurukoen” aurka egin izana demokraziarentzat albiste ezin hobea dela esan du.
Gernika-Lumoko Herrira-ren irakurketa