Barajasko aireportuaren kausan absolbitu egin dute Goieaskoetxea
Eneko Goieaskoetxea Arronategi euskal preso busturiarra Madrilgo Barajasko aireportuaren kausan absolbitu egin dutela jakinarazi du haren abokatu Jone Goirizelaiak.
Astelehenean epaitu zuten Goieaskoetxea Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1997. urteko urtarrilean Barajasko aireportura granadak bota izana leporatzen zioten busturiarrari. Fiskaltzak 15 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Halanda be, absolbitu egin dute. Asteleheneko epaiketan busturiarraren abokatuak absoluzioa eskatu zuen eta Goieaskoetxeari egotzi dizkioten delituak Kepa Arronategik inkomunikazioan eta mehatxupean egindako deklarazioetan oinarritzea kritikatu zuen, gainera.
Goieaskoetxeak bere abokatuak egindako galderei bakarrik erantzun zien asteleheneko epaiketan. Galderatiko bati “ETAko kidea ez zela” erantzun zion. Ondorioz, ukatu egin zuen Barajasko atentatuan parte hartu izana.