Bizikleta, patin eta ginkana tailerra(Kortezubi)
Kortezubi. Udalak bizikleta, patin eta ginkana tailerrak antolatu ditu Aste Santurako. Apirilaren 3an,4ean eta 5ean egingo dituzte tailerrak, 17:30etatik 19:00etara, eta 4 eta 16 urte bitartekoek parte hartu ahal izango dute ekintzetan.
Tailerrak aurrera eraman ahal izateko, gutxienez 15 ume egon beharko dira, eta gehienez, 25. Udaletik zehaztu dutenez, bakoitzak bere bizikleta, patinak eta babeserako materiala eraman beharko ditu. Horiek ez dituenak, izena ematean zer falta zaion zehaztu beharko du eta udaletik utziko zaizkio.
Martxoaren 22a baino lehen eman beharko da izena udaletxean edo 94-625 50 50 telefono zenbakira deituz. Kortezubin erroldatukoek izango dute lehentasuna. Herritarrek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta kanpotarrek 15.